XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azkenean agintari britaniarrak esnatu ziran.

Inglanderra'tik oiñezko brigada gudari talde bi bialdu zituen, eta orrela bost mille gizonen laguntza eldu jakean, Dublin'goai.

Apurka-apurka matxinoen eroapen urenak ten egiten dau.

Kingstown-portutik Dublin'erako bidean De Valera'ren mutillak arerioari arpegia gogor emoten eutsoen, baiña azkenean mille mutil-gudarozteak indar askozaz andiagoaren aurrean ez eukela urterarik konturatu ziran.

Olan ba, Pearse jaunak beste agiri baten bidez, bere errikide gizon eta emakume guztiei emondako laguntzagaitik eskerrak emonaz, Irlanda'ko Errepublikak pot-egin dabela autortzen dau.

Alan eta guztiz be, Irlanderria'ren bizitz-oparia etzala alperrikakoa izango siñisten dau.

Eta amaiera lez: Orainarte lortu dogunaz pozik nago, Irlanderriaren ospea goi-goian geratu dalako....

Niketz, ez naz Jaungoikoaren edo geroaren eritxien bildurrez.

Arratseko 3,30'an Pearse'k bere ezpata jeneral britaniarraren eskuetan itxi eban, bide batez matxinadari amaia emoteko beste buruzagiei aginduz.

Illuntzean, nekez eta mingostasunez akiturik, Irlanda'ko gudarozte-apurrak ain eragozpen artean erosi ta eskutatu egindako su-izkilluak arerioaren eskuetan jartzen dabez.

Ikusle batzuk adore-berbak zuzentzen dautsez, baiña beste askok mutillen zorakeriak eta Irlanda'ri erakarriko eutsoen ondamendia arpegira botatzen deutse.

Aste gogoangarri au amaitu da.

Matxinoen burutapena pot-egitera joateko itxura asieratik artu eban.

Alemani'k euren laguntzarako bialdutako su-izkilluak etziran eldu izentatutako tokira.

Irlanda'ko toki askotan prest egozan iru mille mutillei, buruzagien erruz, azkenengo orduan atzera-agindua emon jaken.

Baiña arrazoi guztien gaiñetik matxinoak ez euken irabazteko aukerarik, Irlandarrak gitxi ziran eta Britani Andia osoaren indarraren aurrean.

Zigorrak.

Inglanderriaren mendekua ikaragarria biurtu zan benetan.

Euren ustez, menpeko batzuk legezko Jaurlaritzaren aurka jagi dira: oraingo makaltasuna azkenengo illabeteko axola-gabekeria baiño kaltegarriago izango dala; matxinadak errotik atara bear dirala.

Barriro olakorik gerta ez dadin gogor zigortu bear dira azkenengo egunetan jazotako lapurretak eta odol-ixurketak.

Millakak izan ziran espetxeratuak, euren artean irurogei emakume.

Auzirik egiten zanik be etzan jakin Maiatzaren 3'gn arte.

Egun orretan, goizean goiz, Askatasun-Agiria izenpetu ebenen artetik iru urkatuak izan ziran: Patrick Pearse, 37 urteko lege-gizona ta idazlea, irlandera-zale gartsua; Thomas Clarcke, 58 urteko matxino-zarra, amabost urte kartzela latzetan emondakoa eta gudara bein eta berriro azpertzeke biurtzen zana; Thomas Mac Donagh, 38 urtekoa, Unibertsitatean ingelera-irakasle eta Irlanda'ko Antzoki-sortzaillea.

Urrengo egunetan, William Pearse, Patrick'en anaia; Joseph Mary Plunkett, Agiriaren izenpe-tzaille au be, ogei t'amar bete bakoa.